Beasaingo 2025eko Gau Beltza urriaren 31n, ostirala, ospatuko da.
Aurten, bereziki, hiru ekitaldi nabarmendu nahi dira egun horretarako: «WikiEmakumeOK DOnk» (emakumeen presentzia euskal wikipedian) dokumentalaren proiekzioa eta Marisa Barrenaren parte-hartzearekin egingo den mahai-ingurua Igartzan, Gau Beltza ospatzeko erromeria Bideluze plazan, Balantza erromeria taldearen eskutik, eta gomazko erraldoiak (miniaturazkoak) erosteko aukera; Beasaingo erraldoiak diren Jone eta Mattin deituriko bikoteak jarriko dira salgai azaroaren 8an erraldoien topaketaren egunean.
Salmenta prezioa eta puntu zehatzak aurrerago jakinaraziko dira. Herritarren eskariei erantzunez gauzatu den ekimena izan da hau.
Urriaren 31an, Gau beltzari nortasun propioa eman nahian, Igartzan kalabaza tailerra, eta antzerki emanaldia izango dira aipatutako erromeriaz gain.