Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BeZientzia. Zientzia Azoka 2026

octubre 26 - octubre 27

Urriaren 26an eta 27an, Bilboko Zabalgune eraikinean egingo da BeZientzia azoka zientifikoaren 3. edizioa. Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako dibulgazio-ekitaldi honen helburua da haurrei zientzia modu dibertigarri eta hurbilean erakustea, eta barruan duten jakin-min zientifikoa piztea.

BeZientzia Bizkaiko BERC (Basque Excellence Research Centers) sareko bost zentrok antolatzen dute: Achucarro Basque Center for Neuroscience, BC3 – Basque Centre for Climate Change, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, BCMaterials – Basque Center on Materials, Applications and Nanostructures eta Biofisika Institutua. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Sailaren eta Bilboko Udalaren laguntza dauka.

Nolakoa izango da azoka?

Azokak bost txoko zientifiko edo tailer izango ditu, eta bakoitzean zentro antolatzaileetako ikerketa-arlo bat landuko da: neurozientzia, biofisika, klima-aldaketa, matematika aplikatua eta materialen zientzia.

Tailerrak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira bi egunetan. Goiz bakoitzean gehienez 60 ikasleko bi txanda egongo dira, eta ikasleek bost txokoetatik pasatzeko aukera izango dute.

Parte hartu nahi duten ikastetxeek dagoeneko zabalik dute izena emateko formularioa.

Izen-ematea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Eskabideen kopuruak aurreikusitako plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da, eta aukeratutako ikastetxeei urriaren 8a baino lehen jakinaraziko zaie.

Zientziaklik agendan Be Zientzia ekintzari buruzko informazio gehiago eskuragarri

Detalles

Comienza:
octubre 26
Finaliza:
octubre 27
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/10/26/bezientzia-zientzia-azoka-2026/webkklik00-detalle/eu/

Local

Zabalgune Eraikina
Bilbao, Bizkaia 020 España