
Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi del amedio, tratu txarrak jaso dituen edonori zalantzan jartzen zaio alaitasunerako eskubidea, baita tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, agerian utziz minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea ezinbesteko tresna dela mina gainditzeko eta ahalduntzeko.
Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko dugu; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, baita alaitasunez ere.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.