Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bideoforuma: «La vida por delante»

mayo 20

Edoardo Ponti zuzendariaren La vida por delante (Italia) filmaren proiekzioa. Pelikula Irati Azpirotz Razkinek aurkeztuko du.

Saio hau Aniztasunaren Astearen barruan kokatzen da eta bazterketa sozialean dauden gazte migratzaile askok bizi dituzten errealitateak ikusaraztea eta horien inguruan hausnartzea du helburu. Zine-forumaren bitartez, migrazioa eta gazteria, aukera eza, kriminalizazio prozesuak, babes sareak eta giza eskubideak bezalako gaiak jorratuko ditugu, elkarrizketa eta hausnarketa kolektiborako espazio bat sortuz.

 

Local

Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España