Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Bideojokoen industria Euskal Herrian» (online)

mayo 8

Bideojokoen industria nabarmen hazi da azken urteotan. Euskal Herrian, baina, zer da aurki genezakeena? Zeintzuk dira gurean sortutako eta argitaratutako bideojokoak?

Gaur egun, hiru gaztetik bik jokatzen dute bideojokoetan, egunero, Euskal Herrian. Kontsumo joerekin hasiko da jardunaldia, industria honek eskaintzeko daukana ikertzeko. Enpresak zein estudioak eta bertan aurkitzen diren garatzaileak ezagutzeaz gain, bideojokogintzaren munduan barneratzeko ikasketak non burutu daitezkeen zein euskarak bideojokoen munduan daukan lekua aztertuko dira.

Horrez gain, Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkarteak egiten duen lana agerian jarriko da.

Nori zuzendua: bideojokoen mundua jarraitzen duen edo hobeto ezagutu nahi duenari zuzendutako jardunaldia da; halaber, Euskal Herriko industriaren artean indarra hartzen ari den beste sektore bati buruz ikasi nahi dutenentzat ere aproposa izango da.

Hizlaria: Lander Unzueta, kazetaria eta komunikazio teknikaria. Game Erauntsia elkarteko kidea.

Informazio gehiago: 944 536 262 / enpresadigitala@spri.eus.

Izen ematea

Local

UPV-EHU (Bizkaiko Campusa) – (Zitek Leioa)
I. Ikasgelategia Eraikina ? 3. solairua (Errektoreordetza)
Leioa, Bizkaia 054 España