Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Bideomapping esperimentala» ikastaroa, Edorta Subijanarekin

diciembre 9 - diciembre 19

Bideomappinga ikus-entzunezko irudiak hiru dimentsioko gainazaletan proiektatzean datza, eraikinetan edo hiriko arkitekturetan esate baterako. Ikastaroan oinarrizko ezagutzak eskainiko dira eta horiek praktikan jarriko dituzte parte-hartzaileek.

Programa

Proiekzioaren eta euskarri fisikoaren arteko interakzioak landuko dira.

Bideomappingaren oinarri teknologikoak aztertuko dira.

Proiektatzeko aukera desberdinak aztertuko dira: bolumetria tridimentsionalean oinarritutakoak, elementu natural edo ehunetan proiektatutakoak, proiektore bakarrarekin edo proiektore ugari fusionatuz egindakoak.

Eduki mota desberdinak aztertuko dira: estatikoak, dinamikoak, generatiboak eta erreaktiboak.

Hainbat software-tresna aztertu eta erabiliko dira.

Argi-potentzia handiko proiektore profesionalak eskuragarri izango dira praktikak egiteko.

Local

Larrotxene Kultur Etxea
Intxaurrondo, 57
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España