Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Bidutzi»

octubre 25

Bidutzi hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Euskara hutsean garatuko den sorkuntza originala zuzeneko musikaz blai. Elkarrekin, txiki eta heldu, beldurtzera jolastuko gara. Bizitzaren atal batetik bestera igarotzerakoan oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna eta elkarren eskutik helduta barre egingo dugu.

Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori… “Ez sartu, batez ere munstro, kokomarro ala mamua bazara. Ez sartu!” Noski, kaiola barruan sartuko da. Harrapatuta geratuko da. Eskerrak Godofredok dena ikusi duen. Edo Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, dena ikusi duena? Horrek ez du axola, ez hemen behintzat, ez orain behintzat. Orain eta hemen kaiolatik irten beharra dago Ehiztaria eta bere Laguntzailea bueltatu baino lehen. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzi txikiak hamabiak jo aurretik berak bakarrik norbait ikaratzea? Gizaki eta munstro, munstro eta mozorro, elkar lagunduko dute pasarte batetik bestera igarotzen urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.

Fitxa artistikoa:

  • Testua eta zuzendaritza artistikoa: Patricia Urrutia
  • Zuzendaritza: Elena Olivieri
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanma Rodriguez
  • Musika: Josu Aginaga
  • Eszenografia: Olatz Pozo
  • Txotxongiloak: Maia Skovush
  • Argiztapen diseinua: Ander eta Aitor Etxebarria
  • Jantzitegia: Maite Lopez eta Garazi Magunagoitia
  • Iraupena: 55 min.

Local

Arriola Antzokia – (Ateneoa)
Elizburu, 3
Elorrio, Bizkaia 032 España