
Euskal Itsas Museoak afari historiatua eskainiko du Gastronomiako Euskal Anaiartearekin batera. XVI. mendera bidaiatuko dugu sukaldaritza esperientzia honekin.
Zer afaltzen zuten Elkanok eta Urdanetak Moluketara bidean egindako espedizioan? Nola erabiltzen ziren espezieak Aro Modernoan? Zer zapore dauka XVI. mendeko marinelen bizkotxoak? Jarduera honetan, parte-hartzaileek galdera horien eta beste batzuen erantzunak aurkituko dituzte, munduaren bigarren itzuliarekin lotutako platerak dastatzen dituzten bitartean.