Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bikoizketako eskola magistrala

marzo 13

Irakasleak: Yeray Varela (bikoizketa aktorea) eta Asier Fragas (soinu teknikaria).

Izena emateko bidali mezu bat merakiespazioa@portugalete.org helbidera edo joan Gazte Gelara, Portugaleten.

Lokuzioaren eta bikoizketaren mundua maite duzu? Eskola magistral honetan, esperientzia praktiko batetik ahotsarekin lan egiteko gakoak aurkituko dituzu.

Emozioak garatzeko ariketak egingo dituzte parte hartzaileek ahotsa modulatzeko eta interpretazioa hobetzeko, gero atrilean lanean hasteko.

Praktika lau formatutan zatituko da: publizitatea, dokumentala, animazioa eta akzio erreala.

Ikasle bakoitza desberdina da; beraz, bakoitzak dituen beharretara egokituko da saioa, puntu desberdinak indartuz: hoskera, antzezpena, intentzioa eta proiekzioa.

Hobeto ahoskatzen, zure interpretazioa hobetzen edo zure ahotsa proiektatzen ikasi nahi baduzu, hau da zure aukera!

Ikastaro hau doakoa da, fidantza bat baino ez da ordaindu beharko, eta ikastaroa amaitutakoan itzuliko da.

Local

Gazte Gela. Maestro Zubeldia
Portugalete, Bizkaia 078 España