Bilbao Bizkaia Design Week 2024ren barruan.
Bilboko Moda Jasangarriko Zuzeneko Lehiaketako diseinuen erakusketa; Hondakinetik modara Euskal Liga lehiaketaren parte da. Lehiakideek sortutako hiru diseinu jarriko dira ikusgai. Diseinuak hondakintzat jotako materialekin sortu dira.
Lehiakideek hiru pertsonako taldeetan egin dute lan, eta lau orduko denbora tarte mugatua izan dute, publiko irekiaren presiopean.