Gorka Benítez, ekina, zirina eta ausarta, jazz-panoramako istorio-narratzaile onenaren, eta nazioarte mailako ahots pertsonal eta sendoenen arteko baten gisa ezagutzen da. Proiektu «kolaboratibo» honetan euskal jazzaren beste hiru pertsonaia handi biltzen dira. Benetako all star bat osatzen dute, tradizioari eta euskal musikaria izateari ikuspegi musikal garaikide batetik heltzea oinarri hartuta.