
Bilboko Udalak #GazteKluba Gabonak programaren beste edizio bat jarri du abian. Gazteentzako Gabonetako aisialdi-programa da, gustu eta adin-tarte guztietarako pentsatua.
Abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra bitartean, hainbat kokalekutan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat aisialdi osasungarriko 24 jarduera egingo dira. Jarduera horien helburua da jolaserako espazioa eskaintzea gazteei, besteak beste, sormena, kirola edo teknologia sustatuz elkarrekin egoteko eta ondo pasatzeko espazioa.
#GazteKluba Gabonak programaren jarduera gehienak doakoak izango dira, eta ordainpekoek 2 edo 5 euroko kostu sinbolikoa izango dute. Jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek gaurtik abenduaren 9ra bitartean eman dezakete izena hemen: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/