2025eko Naukas Bilbao irailaren 19 eta 20an izango da.
Irailaren 21ean, umeentzako jarduerak antolatuko dira.
Jarduera guztiak doakoak izango dira dira.
Tailerretan parte hartzeko sistemak
- Aldez aurreko izen-ematea online (webgunearen bitartez): “Breakout geologikoa” jardueran parte-hartzeko, izena eman beharko da BZP webgunearen bidez. Irailaren hasieran irekiko da izen-ematea.
- Tiket bidezko parte-hartzea: tailer jakin batzuetan parte hartzeko, dagokion solairuan kokatutako puntuan tiketak eskuratu beharko dira. Tiketak parte hartzaileak berak eskuratu beharko ditu, ez gurasoek, ez lagunek ez beste inork ezin izango ditu hartu. Tiketak eskuragarri egongo dira txanda hasi baino 15 minutu lehenago lehen txandan. Hurrengo txandetan, aurreko emanaldia/tailerra hasi eta 15 minutura egongo dira eskuragarri.
- Ilaren bitartez parte-hartzea: beste tailer eta ikuskizun batzuetan parte hartzeko, ilaran itxaron beharko da. Pertsona heldu batek ezin du beste baten lekua hartu, ezta pertsona bat baino gehiagorentzat tokia gorde ere.
Hizkuntza
Tailer eta ikuskizun bakoitzean adieraziko da zein hizkuntzatan egingo den jarduera.
Heldurik gabeko tailerrak
Ume edo gazte bat tailerretan parte hartzerakoan, helduak ezin badira sartu tailerra burutzen den bitartean, tailerra bukatu baino 5 minutu arinago bueltatu beharko dira gelara umearen bila.