Ohitura den bezala, arratsaldeetan, 19:00etatik aurrera, Euskal Dantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik; izan ere, Udalak urteko hitzarme du haiekin.
Abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai.
Aste Nagusiko egitarauaren zati honetako unerik esperoetakoenetako bat asteartean, abuztuaren 22an, 20:00etan, izango da: «Larrain Dantza» ospetsua, herrialdeko dantza errotuenetako bat, kalejira, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Udaletik ohiko jantziekin parte hartzera animatu nahi dute, «Zatoz zure jantziarekin!» lelopean.