Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Bilboko Udal Musika Bandak 11 emanaldi eskainiko ditu guztira Aste Nagusian, horietako bat Sorotan Bele taldearekin elkarlanean Abandoibarran. Tradizioari eutsiz, Bilboko taldeak 8 kontzertuko zikloa eskainiko du abuztuaren 17tik 24ra Areatzako Kioskoan, egunero, 12:00etan hasita. Hiriko gune enblematiko honetan, Bandak giro paregabea sortuko du, eta bertaratutakoek ederki gozatu ahal izango dute: pasodobleak, zarzuelak, klasikoak eta txistulari, gaita-jotzaile zein dantzariekin egindako kolaborazio bereziak izango dira protagonista.
José R. Pascual Vilaplana (abuztuaren 17an), Iñaki Urkizu zuzendariordea (abuztuaren 20tik 24ra) eta Juan José Ocón zuzendari gonbidatua (abuztuaren 18an eta 19an) izango dira Kioskoan taldea gidatuko dutenak. Haien zuzendaritzapean, musika anitz eta biziak hartuko du Areatzako gunea: euskal dantzak, zarzuela, doinu latinoamerikarrak eta bertoko konposizioak uztartuko dira, Bilboko kultur aberastasuna eta munduarekin duen lotura agerian utziz.
Abuztuaren 18an, astelehena, Atxuritik Areatzara, Aida, El Caserío edo West Side Story bezalako klasikoen geltokidun bidaia bat, euskal musika, zarzuela eta musikal ezagunak uztartuz.