Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Bilboko Konpartsak): MALKO

agosto 18

Bilboko 2025eko Aste Nagusiko Bilboko Konpartsen egitarauaren barruan.

MALKO taldearen kontzertua Kaialdean (Satorrak eta Trikimailu konpartsen gunean).

«Gu MALKO gara, Oñatiko bost gaztek osatutako rock taldea. Ander Igartua baterian, Anje Maiztegi eta Unai Agirre gitarretan, Unai Izura baxuan eta Maddi Arlanzon ahotsean.

2023ko maiatzean eman genuen gure lehen kontzertua eta uda horretan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan ibili ginen jotzen. Abenduan estudiora sartu eta 2024ko martxoan kaleratu genuen 10 kantuz osatutako diskoa, “Esan ez direnak” izenekoa. Abesti bilduma honek mota ezberdinetako kantuak batzen ditu, batzuk gogorragoak eta beste batzuk xamurragoak, beti ere rock doinuak oinarri hartuz. Urte amaieran Gaztea Maketa lehiaketa irabazi genuen. Oraindik bide luzea daukagu aurretik eta etorkizunera begira, kantu gehiago kaleratzeaz gainera, guretzat ezezagunak diren oholtzak zapaltzea nahiko genituzke

 

Local

Kaialde (Txosnagunea)
Bilbao, Bizkaia 020 España