Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Kasilda Iturrizar Parkeko Pergolak artista eta talde ugari bilduko ditu gauero Aste Nagusian, guateke klasikoak biziberrituz. Bilboko Udalak zortzi saio programatu ditu, bi bikoitzak, abuztuaren 16tik 23ra bitartean.
Abuztuaren 17an, igandea, Mi Gran Noche taldeak 60ko eta 70eko hamarkadetako Espainiako abesti esanguratsuenak eskainiko ditu. Nino Bravo, Los Brincos, Módulos, Formula V, Diablos, Jose Luis Perales, Camilo Sesto, Raphael, Dúo Dinámico eta beste hainbaten arrakasta handien bilduma bat.