Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Hilaren 22an, ostirala, Los 40 Sessions Aste Nagusia izango da agertokian, Dani Moreno «El Gallo» («Anda Ya» goizeko saioaren aurkezlea) eta David Álvarez (DJ eta Los 40ko eguerdiko saioaren aurkezlea) lagun dituela. Biek ala biek dantzan jarriko dute jendea, Los 40 irratiaren arrakasta guztiak bilduko dituen show-arekin, Pop, Dance eta Urban estiloko abestiekin, zuzenean nahastuta.