Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025: Los Chimberos

agosto 20

Ohiko bilbainadak Aste Nagusian izango dira eguerdiro entzungai Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, 12:00etatik aurrera, abuztuaren 17tik 24ra bitartean, 8 kontzertutan.

Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek egingo dituzte emanaldiak, eta agertokian txandakatuko dira Aste Nagusiko 8 egunetan, eta Uriko abesti herrikoiak birpasatuko dituzte. Gainera, pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak eta euskal musikak ere lekua izango dute zortzi kontzertuetan.

  • Asteazkena, abuztuaren 20a: Los Chimberos

OSTIRALA, HILAK 22, 2025EKO BILBAINADEN XXXVII. LEHIAKETAKO SARIAK

Parkeko agertokian, halaber, Bilbainaden XXXVII. Lehiaketako sariak banatuko dira. Bilboko Udalak antolatzen du lehiaketa, Radio Nerviónekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean, eta arrakasta handia du adinekoen artean. Hitzordua abuztuaren 22an, ostiralean, izango da, 12:00etanJuan Mari Aburto alkateak ekitaldi honetan parte hartuko du, udalbaltzako beste kide batzuekin batera.

Local

Doña Casilda Parkearen Pergola – (Museoaren gunea)
Bilbao, Bizkaia 020 España