Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025: «Marietak Zirkus»

agosto 18

2025eko Aste Nagusiko Antzerki eta Kaleko Arteen egitarauaren barne.

Familia-zirkuko konpainia bat: bi iloba eta euren izebarik maitekorrena, kutunena, txikitan zaindu eta asetzen zituena, eta burutazio zoroenak asmatzen zituena.

Ilobok hainbeste maite dute izeba, non behar baino gehiago zaintzen baitute. «Aurkezlea, izeba! Zu, aurkezlea! «. «Egon hemen eserita eta lasai!» Kotoi artean gordeko lukete, ahal izanez gero; baina berak, izebak, edo haiek deritzoten bezala, Maripantxik, erakutsiko die oraindik sasoi betean dagoela. Eta horrela, denok ulertuko dugu non amaitzen diren maitasuna, elkartasuna eta sororitatea, eta nola hasten den ahalduntzea.

Eta Marieta… zergatik? Mari izena sarritan erabiltzen da pertsonak suntsitzeko eta iraintzeko («hori Mari bat besterik ez da», Mari marikoia, Mari mariliendre…). Mari jainkosa. Txotxongiloak izateaz harro.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia eta zuzendaritza: Zirik Zirkus&Ko
  • Aktoresak: Smaia Leoz, Iraia Garcia, Ainhoa Juaniz
  • Ezenografia eta jantziak: Erabili

 

Local

Doña Casilda Parkearen Pergola – (Museoaren gunea)
Bilbao, Bizkaia 020 España