Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Aste Nagusiaren erdia igarota, asteazkenean, hilak 20, Mocedades taldeak hartuko die lekukoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera.
1973ko Eurovision Jaialdian bigarren postua lortu zuen «Eres tú» eta «Tómame o déjame», «Adiós amor», «El vendedor» edo «Amor de hombre» bezalako abesti arrakastatsuekin, Mocedadesen musikak hainbat belaunaldi lagundu ditu ia sei hamarkadako ibilbidean zehar.