Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025: «Nada»

agosto 23

2025eko Aste Nagusiko Antzerki eta Kaleko Arteen egitarauaren barne.

Lehorrean hondoratuta dagoen ezohiko itsasontzia, non protagonista maitagarriak eskifaia berehalako uholdetik salbatu nahi duen. “Beno, denak ez, sartzen ez gara eta… Ontziratu ala IGERI!…” Horrela abiatzen da istorio hau, publikoa zirkuz eta umorez betetako distopia batean murgiltzen duena.

Bidaiaren prestakuntzak makina bat istripu, jolas akrobatiko eta poesia bisual eragingo ditu, ezusteko amaiera batekin. Izan ere, agian garrantzitsuena kezkatzeari uztea eta orainaldian arduratzea da; oraindik asko dago egiteko ura iritsi aurretik. Segurtasunetan ainguratuta egon ohi gara, baina bizitzari ekitea amarrak askatzea da, norabidea haizera egokitzea eta, sarerik gabe, ezezagunera abiatzea. Ez ote dugu bizitzeko beldur handiagoa hiltzeko beldur baino?

Hemen, alanbrearen ertzean hain zuzen ere, urrats bat aurrera egitea bezain sinple eta liluragarria den zerbait bihurtzen da bizitza; agian, bizitza une ñimiño horietan dago, eta gainerakoa itxarotea besterik ez da.

Ikuskizuna Nostraxladamus konpainiaren eskutik dator, 25 urteko ibilbidea duen zirku sortzailea. Denbora horretan, hogeita bat ikuskizun ekoitzi dituzte, hainbat ikastaro eman, eta dozenaka zirku-topaketa eta jaialdi antolatu.

 

Local

Elkarbizitzaren Plaza (Isozaki Dorreen artean)
Bilbao, Bizkaia 020 España