Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Plaza Barriko programazioa Aste Nagusiko kultur eskaintzarik esanguratsuenetako batean bilakatu da azken urteetan. Urtez urte sendotu da gune hau musika-aniztasuna balioan jartzen duen agertoki irekia eta kultura arteko elkargunea izanik.
Aurtengo edizioan, flamenko, reggae eta Europako folk doinuek protagonismo berezia hartuko dute, zortzi gauz jarraian entzungo baitira abuztuaren 16tik 23ra, gauero, 23:30ean. Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako, Italiako, Extremadurako eta Erresuma Batuko artistak igaroko dira agertokitik.
Asteko une zirraragarrietako bat “Agujetas & Gualberto” ikuskizunaren estreinaldia izango da Bilbon, astelehenean, abuztuaren 18an. Dolores Agujetas, bere semea Agujetas Chico eta sitar doinuekin esperimentatu zuen aitzindari Gualberto Garcia batu dira agertokian, flamenkoa eta musikaren berrikuntza uztartzen dituen ikuskizun esklusibo batean.