Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025: «Revolución»

agosto 18

2025eko Aste Nagusiko Antzerki eta Kaleko Arteen egitarauaren barne.

Hiru pertsona etengabe euren mugen aurka. Hiru gorputz horiek, aldatuz, mugituz, desmuntatuz eta espazio berriak eraikiz, egoteko eta bizitzeko beste modu batzuk bilatzen dituzte; eta aldi berean, mugatzen dituen guztiarekin amaitzeko gogoa hazi eta hazi egiten da, harik eta gehiago eutsi ezin zaion arte.

«Revolución» zirkua eta umorea nahasten dituen ikuskizuna da; zuzeneko musikaz lagunduta, inposatzen edo ezartzen dizkiguten muga fisikoak eta mentalak aztertzen eta zalantzan jartzen ditu. Ikusle guztientzat pentsatutako ikuskizuna da, eta pertsona gor eta itsuentzat erabat irisgarria.

Teatro Sobre Ruedas eszenaratzeaz arduratuko da. Duela 5 urte sortutako konpainia da, eta arte eszenikoak oso gutxitan iristen diren lekuetara eramatea du helburu, esaterako, eremu periferikoetara eta landa-eremuetara. Zirku eta antzerki ibiltaria haien espazioarekin, agertoki bihurtzen diren karabanez osatua, ehunka kilometro egin dituzte antzerkiaren eta zirkuaren magia hurbilduz.

Bere proposamenak entretenitzea du helburu, eta, aldi berean, inpaktu soziala sortzen du, inklusioa eta kulturarako sarbidea sustatuz modu guztietan.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Marta Sitja, Javi Parra
  • Zuzendaritza: Marta Sitja, Javi Parra
  • Musika: Looping Greis, Marta Sitja
  • Eszenografia: Looping Greis, Marta Sitja
  • Antzezleak: Marta Sitja, Looping Greis, Agustí Margarit

Adina: + 6 urte

Ikuskizun egokitua

Local

Elkarbizitzaren Plaza (Isozaki Dorreen artean)
Bilbao, Bizkaia 020 España