Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Uriko Egun Handian, hilaren 22an, ostirala, Shinova izango da protagonista.
Sustraiak Bizkaian ditu rock taldeak, eta bere estudioko bosgarren lanak, «El Presente» (2024), salmenten zerrenda ofizialean 1. postua lortu zuen merkatura iritsi zen lehen astean. Kontzertuetako sarrerak agortu eta Bartzelonako Razzmatazz eta Granadako Industrial Copera esparruak bete ondoren, Bilbon izango dira, azken lanaren aurkezpen birako kontzertu ireki bakarrarekin.