Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Kalealdia 2025: «Ambulant»

julio 5

2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.

Zirku txiki eta xelebre bat hirira iritsi da, maletaz eta kutxez zamatutako gurdiekin ehunka kilometro egin ondoren. Finkatzeko leku aproposa bilatu dute. Inork ez daki nondik datozen baina, diotenez, haien kideen artean espektakuluko artistarik trebeenetako batzuk daude.

Artistek eta musikariek zuzenean muntatzen eta prestatzen dute emanaldirako eszenografia guztia. Zirkua familia handi bat da. Elkarrekin bizi, jan eta lo egiten dute. Maitemindu, eztabaidatu, dantzatu, jolastu, borrokatu… dena elkarrekin.

Ambulant XX. mende hasierako azken zirku klasikoei eskainitako omenaldia da. Proposamen poetiko eta intimista bat, inora ere ez doan bidaiaren ideiari buruzkoa.

  • Familia-ikuskizun onenaren saria, Mostra de Alcoy 2022.
  • Zirku-ikuskizun onenaren saria 2023ko Valentziako Arte Eszenikoen Sariketan.
  • Zirku-ikuskizun onenaren saria 2024ko FETEN – Ume eta Familientzako Arte Eszenikoen Xixongo Nazioarteko Azokan.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eszenikoa:Adrian Schvarstein
  • Artistak:Víctor Segarra, Dídac Cano, Gustavo Arruda Guga, Amanda Wilson, David Tornadijo Torna, Laura Barba, Paco Caravaca, Miguel Molinero
  • Musikariak:Rubén Traver, Mario Herrero
  • Musika-konposizioa:Juanjo Ballester
  • Ideia originala eta kanpoko begirada:Sergi Heredia
  • Jantziak:Pascual Peris
  • Eszenografia:César Marín, De Ferro
  • Oihala:Sfumato Pintura Eszenikoa
  • Argiztapenaren diseinua:Juanjo Llorens
  • Laguntzailea eta argiztapenaren programatzailea:Rodrigo Ortega
  • Zuzendaritza teknikoa:Enrique Ara El Pantera, Iberian Lynx
  • Bideoa:Lluerna Creació Audiovisual
  • Argazkiak:Juan Vicent, Nerea Coll
  • Diseinu grafikoa eta webgunea:Eclectick Studio
  • Administrazioa:Sara Broch
  • Banaketa:Gracia Sánchez
  • Ekoizpena:LA FAM Produccions

 

 

Local

Moyua plazatik Arriaga plazaraino
Bilbao, Bizkaia 020 España