2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.
Adina: +6 urte
Teknologia basati bat neurririk gabe hazten ari da padura bateko ihien arteko biodibertsitatean. Bertan, zirku-artisten familia bizi da aspalditik. Paisaia Alexak erabakitzen du, gizakien portaera probatzen duen adimen artifizialak. Nola erreakzionatuko dute, ikusten dutenean zikoinak ez direla gehiago habia hauetan biziko?
“PSIRC” konpainiak, tonu ludiko eta zinematografikoa erabiliz, umorez planteatzen du existentziaren paradigma berriak nola pentsatu.
Fitxa artistikoa: