Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Kalealdia 2025: «Devoris Causa»

junio 30 - julio 1

2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.

  • Batutako dirua ZAPOREAK SOLIDARIO GARAPENERAKO ELKARTEAri emango zaio.

Adina: +10 urte

Devoris Causa iragana, oraina eta etorkizuna da, eta, batez ere, irudimena, horixe baita neurri eta katalogazioetatik kanpo dagoen espaziorik denboragabeena, askatasun-espazio nagusia.

Espazio zirkular baten intimitatean eskainitako ikuskizuna, non bi pertsonaiaren mugimenduaren poesiak emozioen pluskuanperfektu mugagabearen iraganeko etorkizunera eramango gaituen. Elementuen manipulazioak, kasu honetan barazkienak, sukaldaritzako lurrin zaporetsuenekin historia krudel eta arrunt bat azaltzeko balio digu. Mugimenduarekin esperimentatuz, eta espero ez dugunean zirkua barra-barra darien pertsonaia batzuen dramaturgian sakonduz, istorioari zapore gazi-gozoa, mina, mikatza eta gazia ematen zaio. Ez da sukaldaritzako, zirkuko, dantzako edo antzerkiko ikuskizun bat; eguneroko erritual baterako gonbidapena da, intrigaz, dastaketaz, balentriaz, mugimenduz eta dramaz betea.

Sar zaitezte zulo honetan, eta egin men usain bikain hauei.

Probatu, eta gero hitz egingo dugu.

On egin!

Datak eta ordutegiak: 

  • ekainak 30 – 18:00
  • ekainak 30 – 21:00
  • uztailak 1 – 18:15
  • uztailak 1 – 21:15

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta gidoia: Escarlata
  • Zuzendaritza: Jordi Aspa.
  • Antzezleak: Jordi Aspa, Bet Miralta.
  • Kanpoko begirada mugimenduan: Roberto Olivan.
  • Akonpainamendu artistikoa – espazioaren definizioa: Jani Nuutinen.
  • Pertsonaien definizioa: Pierre Pilatte.
  • Argiztapenaren diseinua: Jep Vergés.
  • Eraikuntza eta manipulaziorako aholkularitza: Nartxi (Txo titelles).
  • Eszenografia eta tresneria: Diego Polognioli.
  • Jantziak: Lluc Castells.
  • Musika-aholkularitza: Xavier Boixader.
  • Soinu-diseinua: Audiolab.
  • Sukaldaritzako aholkularitza: Mariona Cuadrada.
  • Gortinak: Esteve Ferrer.
  • Efektu berezi elektrikoak: Josep Gascó.
  • Diseinu grafikoa: Manuel Porter.
  • Ekoizpen exekutiboa: Escarlata Circus i Marcel·lí Puig.
  • Karparen diseinua eta eraikuntza: Claude Rigo – La Machine
  • Esker on bereziak: Marduix, Pep Bou, Maria Tricas.

Local

Doña Casilda Parkearen Pergola – (Erripa Ribera)
Bilbao, Bizkaia 020 España