Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Kalealdia 2025: «Fleurir les abîmes»

julio 2

2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.

Dantza-pieza bisual bat da, munduaren bihotzean gozotasun-zuhaitz bat landatzeko desira bizitik sortua. Dena –baita ura eta denbora ere– harea bihurtzera kondenatuta dagoela dirudien leku batean, emakume bat eta zuhaitz bat daude. Zuhaitza da haren bizkarrezurra eta konfidentea. Emakumea, irribarrea eta dardarak. Bizitzatik sortzen diren poema eta itxaropenak. Elkarrekin, abismoak loratzeko.

Pieza bisual eta poetiko honekin, “Claire Ducreuxek” agur esaten dio oholtzari antzezle gisa, ibilbide luze eta arrakastatsu baten ondoren.

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Claire Ducreux
  • Erregidorea: Toni Mira
  • Eszenografia: Juan Carles Segarra
  • Esker onak: Toni Mira, Leandre Clown

Local

Doña Casilda Parkearen Pergola – (Urmaela gunea)
Bilbao, Bizkaia 020 España