Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Kalealdia 2026: «Ardatzak»

julio 3

Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne. 

Zirkua. Denontzat.

Eta zuretzat, zer da diabolo bat?

Txikienentzat, seguruenik, objektu exotiko eta ezezaguna izango da. Arrotza, arreta jartzen diozunean harritu eta hipnotizatzen zaituena.

Nostalgiaz eta irribarre konplizez ikusten dugu nagusiago askok. Zuri-beltzetik kolorera igaro ziren belaunaldientzat, diaboloa ohiko eta beharrezko jostailua izan zen. Haurtzaro baten oroitzapen ederra, non pilotak, ziba, kanikak edo txapak ere ez ziren falta.

Gorka eta Imanol malabaristek biratu egin behar dute egonkorrak izateko. Diaboloek bezala. Haiekin aurkitu zuten zirkuaren mundua, beren bizitzei zentzua ematen dien ardatzetako bat. Ardatzak ikuskizuna zerbait gehiago da. Egiaz eta poesiaz beteriko omenaldia da, batez ere.

Local

Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak)
Bilbao, Bizkaia 020 España