
Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne.
30 kilo lasto, 15 kilo sagar eta 230 kilo giza materia.
Zirkua, dantza eta zuzeneko musika elkartu egiten dira landa-inguruneetan materiaren grabitatea aztertzeko. Kankarro Euskal Herriko sagarraren kulturan inspiratutako topaketa, bizikidetza eta ospakizun unea da.
Kantu bat astiro heltzen doan denborari, komunitatean eraldatzen doazen tradizioei, eta desagertzen ari dela dirudien edertasunari.
Jolasarekin, zintzotasunarekin eta aireko eta lurreko espazioaren arteko hauskortasunarekin berriz konektatzeko gonbidapena.