
Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne.
Ikuskizunak gure oroimenera bidaia bat egitea proposatzen du, laurogeigarren hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gaur, berriro, gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, lurra jotzen dugu hura maitatzen saiatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat.
Kantuak, testuak, hotsak, dantzak, mugimendua, aurreko ikuskizunetan bezala, diziplina aniztasunaren alde egingo dugu. Aldarrikapena eta poetika bisualaz gain ikusleen partaidetza ere bultzatuko du.