
Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne.
Zirkua. Adina: +12 urte
MDR deseroso sentiarazteko eta dibertitzeko fartsa bat da.
Melonek, Mardik eta Rossinyolek ustekabeko gatazka bati egin behar diote aurre. Beren izaera basati eta traketsak eta existitzeko beharrak obra gertagaitz batera daramatza, eta bertan askatasunez esploratuko dute edozein basakeria. Esperientzia barre-eragile eta izugarri horrek adiskidetasun zintzo eta latz baten istorioa kontatzen du, erantzukizun- eta erru-sentimenduak eraginda. Krimen gertagaitza, epaiketa zalantzagarria eta zigor zentzugabea. Paradoxikoa bada ere, agian barrez lehertzeko gogoa eragingo dute.
Publikoaren Saria Valladolideko 2021eko Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdian.
Oharra: