
Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne.
Pieza laburra. Publiko guztientzat.
No da aurrera jarraitzera bultzatzen gaituen pizgarria. Baina No etortzeke dagoen guztia ere bada.
Irene Tena eta Albert Hernández, La Venidera-ko bi kideak, lehen dantzari eta bakarlariak izan dira Ballet Nacional de España-n. Dantzako figura handiak dira, baina konpainian egindako lanaz haratago joan nahi izan dute, flamenkoaren eta dantza espainiarraren mugak zabaltzeko. No lanean negatiboan dagoen mundu bat aurkezten digute: absentzien eta gabezien unibertsoa, hutsunez betea, artearen bidea irekitzen duen errealitatearen ukapena. Tradizioaren eta gaur egungo munduaren arteko talkak, interpretatzaile bikote honen eskuetan, dantza espainiarraren hizkuntzari begirada berri bat ematen dio.