Banda garaikidearentzako musika-sorkuntzan, askotariko kontzeptuetatik zein estetika eklektikoetatik sortzen da inspirazioa. Bilboko Udal Bandaren programa honetako partiturek egungo hiru konpositoreren soinu-artera hurbildutzeko aurkera izango da. Frank Tichelli estatubatuarra, Satoshi Yagisawa japoniarra eta Franco Cesarini suitzarra dira musikagileok.
Ikuspegi desberdinetatik abiatuta, sentsazioak eta kondairak hizpide dituzten pentagramak eskaintzen dituzte hirurek, eta hizkuntza kontrastanteak erabiltzen dituzte, hari- eta perkusio-orkestra garaikide baten adierazkortasuna garatzeko, Virginia Martínez maisuaren interpretazioari esker.