Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Udal Musika Banda: «Duela 130 urte hasi zen dena…»

junio 13

Bilboko Udal Musika Bandak emanaldi ikusgarri batekin itxi zuen neguko denboraldia Euskalduna Jauregian, eta energiak berreskuratzeko atsedenaldi labur bat hartu ondoren, kalera aterako da udaberriko kontzertuen zikloari ekiteko. Aurten ere, bilbotarrek gustokoen duten eszenatokietako batean eskainiko dira kontzertu horiek, Areatzako Kioskoan hain zuzen ere.

Horrela, ostiral honetan, maiatzaren 16an19:00etatik aurrera, José Rafael Pascual Vilaplana zuzendaria Bandaren buru jarriko da «Garai onak lirikarako» emanaldian, publikoari musika arratsalde borobil batez gozatzeko errepertorio anitza oparituz.

Bertaratzen diren ikusentzuleek maiatzean eta ekainean Bilboko pergola berezi honetan ikusi ahal izango dituzten bost hitzorduetatik lehena izango da. Musika Banda maiatzaren 23n igoko da berriz agertoki honetara «Iberoamerikako aireak» izeneko emanaldia eskaintzeko, oraingo honetan Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara. Hilabetea ixteko, maiatzaren 30ean, Luis Orduñak «Arratsalde gasteiztarra» kontzertua gidatuko du. Ekainaren 6an «Frantziako haizeak» saioaren txanda izango da, Iñaki Urkizu burura. Eta 13an ikuskizun berezia izango da Bandaren jaiotzaren 130.urteurrena ospatzeko. «Duela 130 urte hasi zen dena…» emanaldia José Rafael Pascual VilaplanaJesús María Bilbao Estefanía “Jerry” eta Iñaki Urkizu Kerejetak gidatuko dute, Elciegoko Gaiteroen parte-hartzearekin. Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira.

BANDEN ERROMERIA BATERATUA

Ohikoa den moduan, bi Udal Bandek emanaldi bateratu bat eskainiko dute. Aurten, hitzordu berezi hori ekainaren 23an, astelehena, ospatuko da, «Erromeria» izenekoa. Iñaki Urkizu eta Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, bi taldeek euskal musikaz gozatzeko aukera ederra eskainiko dute erromeria herrikoi batekin, Bilboko Ballets Olaeta dantza konpainiarekin lankidetzan.

Local

Areatzako Kioskoa
Bilbao, Bizkaia 020 España