Ekainaren 6an, 19:00etan, aukera paregabea izango da Bilboko Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda zuzenean ikusteko, hiribilduko bi gune historikotan.
Udaberriko denboraldiaren barruan, Areatzako Kioskoan, Bilboko Udal Musika Bandak “Frantziako haizeak” izeneko kontzertua eskainiko du, Iñaki Urkizu zuzendariordearen gidaritzapean. Gabriel Pierné, Camille Saint-Saëns, Jacques Offenbach edo Louis Ganne bezalako konpositoreen obrak entzungo dira, bandaren zuzeneko indar eta dotoreziarekin.
Bestalde, Euskaltzaindiak Plaza Barrian duen egoitzan, Bilboko Udal Txistulari Bandak, banda tradizionalaren formazioan, “Aitaren Etxea. Gabriel Aresti gogoratuz” izeneko kontzertua eskainiko du, XX. mendeko euskal idazle garrantzitsuenetako bat izan zen bilbotar poeta eta idazleari egindako omenaldia. Gorka Zabaletak zuzenduta, boskoteak euskal folkloreko doinu enblematikoak berreskuratuko ditu, Jose Ignazio eta Isidro Ansorena, Emiliano Barandiaran eta Jesus Guridi konpositoreen eskutik.
Biak kalitate artistiko handiko proposamenak dira, berezko nortasuna dutenak, eta Bilbao Musikak musika-aniztasunarekin, kultura-zabalkundearekin eta herritarrekiko konexioarekin duen konpromisoa islatzen dute.