Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Udal Musika Banda: «Haize-ertzak»

marzo 2

Bilboko Udal Musika Bandak 2024-2025 denboraldiarekin jarraituko du «Omenaldiak» lelopean, musikaren kultur aniztasunaren aberastasuna aztertuko duen kontzertu batekin.

«Haize-ertzak» izeneko kontzertuan Carlos Cano Escribá eta Juan Jesús Silguero Gorriti flauta-jotzaile handiak bilduko ditu datorren martxoaren 2an, 12:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, hainbat tradizio eta sonoritatek bat egiten duten errepertorio bat interpretatzeko.

Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana maisuak, programa honekin musikan dauden mugen eta bazterren garrantzien inguruan hausnartzera gonbidatuko du publikoa, elkargune bihurtzen baitira eragin oso desberdinen artean. Hitzorduak bi estreinaldi absolutu eta mugarik gabeko sormenari omenaldia egiten dion errepertorioa izango ditu, munduko musika-tradizioen aberastasunari eta soinu-artearen etengabeko bilakaerari omenaldia eginez.

Bestalde, Musika-Música jaialdiaren programazioaren barruan, Bilboko Udal Musika Bandak emanaldi berezi bat eskainiko du: «Emozioak haizean«, non Andrea Jiménez sopranoaren laguntza izango duen. Emozio hitzaren etimologiak barnealdetik kanporako mugimendu bat adierazten du: ezin isilduz partekatzen den erreakzio pertsonala. Hasieratik, arteak helburu izan du, hunkitzea, sentipenak piztea eta esperientzia partekatuak sortzea. Ideia horri jarraiki, Bandak ñabardurez beteriko errepertorio bat aurkeztuko du, non musika emoziorako bide bihurtzen den bere adierazpen guztietan. Emanaldia martxoaren 9an izango da, 11:45ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.

Eta hilabetea agurtzeko, martxoaren 30ean, «Musika eta humanismoa» Kebyart Saxophone Quartet multzoaren eskutik, egungo musika eszenako saxofoi jotzaileen laukote bizigarrienetakoa. Gainera, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek parte hartuko dute, musikaren bikaintasuna eta sortzen ari den talentua lotuko dituen hitzordu batean.

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Euskalduna Jauregia eta)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España