Bilboko Udal Musika Bandaren hurrengo emanaldia 2024/2025 denboraldiko bakarra izango da Arriaga Antzokian. Otsailaren 23an, 19:00etan, izango da, José Rafael Pascual-Vilaplana buru dela eta Jordi Ripoll Corella fagotistarekin batera, «Haizeak omenaldian» ospatzeko. Kontzertuak Rossini eta Blanquerren konposizioak bilduko ditu, garai baten isla eta, beren artisautzarekin, soinuaren bidez edertasuna eraikitzeko lanbidearen oroitarazleak.
Horrela, Bandak omenaldia egingo die musikaren historian eragin handiko bi konpositore handiei. Batetik, Gioachino Rossini, operaren maisu eztabaidaezina, “Il barbiere di Siviglia”ren obertura ospetsuarekin eta bere partitura ezezagunenetako batekin, «Concerto per fagotto principale» taularatuko da. Fagoterako eta haize ensemblerako bertsio berezia izango da, Jordi Ripoll Bandako irakasle eta bakarlariaren eskutik. Bestalde, kontzertuak Amando Blanquerren jaiotzaren 90. urteurrena oroituko du. Blanquer, XX. mendeko musikan funtsezko figura da, formazio artistiko gisa Bandaren duintasunaren erreferenteetako bat. Konpositore valentziarraren bi obra interpretatuko dira: bere jaioterriko jaialdi-tradizioetan inspiratutako “Rituals i Danses d’Algemesí”, eta «Tarde de Abril«, jai morokristauen genero bandistikoaren ikonoa. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen programa honek, emozioaren eta kulturaren zerbitzura jarritako musikaren bi sortzaileren ondarea ospatuko du.
Hitzordua igande honetan izango da, otsailaren 23an, 19:00etan, Arriaga Antzokian. Sarrerak antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Martxoa bizi-bizi iritsiko da Euskalduna Jauregira, beste bi kontzerturekin. Igandean, hilak 2, «Haize-ertzak» entzungo da, Carlos Cano eta Juan Jesús Silgueroren flauten ekarpen bikainarekin. Eta hilabetea agurtzeko, martxoaren 30ean, «Musika eta humanismoa» Kebyart Saxophone Quartet multzoaren eskutik, egungo musika eszenako saxofoi jotzaileen laukote bizigarrienetakoa. Musikene – Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasle batzuk ere batuko dira. Bi kontzertuak Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko ditu.