
Bilboko Udal Musika Banda Euskal Herriko musika banda profesional bakanetakoa da. Musikari profesionalez osaturik goi-mailako errepertorioa jorratzen du urte osoan zehar. Azaroaren 2an ondoko errepertorio interesgarria eskainiko dute Martín Baeza Rubio zuzendariaren eskutik: Pascual MARQUINA Certamen Levantino Amadeo VIVES Doña Francisquita (Fandango) Ruperto CHAPÍ El tambor de Granaderos Arturo MÁRQUEZ Danzón Nr.2 Gerónimo GIMÉNEZ La boda de Luis Alonso (Intermezzo) José FRANCO RIBATE Agüero Richard WAGNER Lohengrin (Preludio del III Acto) Ed. Baton Jesús GURIDI Una aventura de Don Quijote Manuel DE FALLA La vida breve (Danza Nr.1)
30 pertsona gutxienez eta 55 gehienez. Banda Txiki eta Banda Gazte-ko ikasleei zuzenduriko hezkuntza-ekintza. Plazak soberan geratuz gero haize-instrumentu ikasleei irekiko zaie izena emateko aukera, eta ondoren guraosei. Hamaiketakoa eramatea iradokitzen da kontzertua hasi aurrerako edo atsedenaldirako.
Arreikusten den egun osorako ordutegia: 10:15tan autobusa hartu Errenterian / 12:00 kontzertua / 14:45 Errenteriara iritsi (4 ordu eta erdi)
Urriak 17ra arte eman daiteke izena info@arteskola.eus helbidean edota 943 44 96 33 telefonora deituta.
Herri Arte Eskolaren eskutik.