Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Udal Musika Banda: «Musikaren atzean»

enero 26

Datorren igandean, urtarrilaren 26an, eguerdiko 12:00etanBilboko Udal Musika BandaEuskalduna Jauregiko Auditoriumeko publikoa hunkituko du berriro «Musikaren atzean» izeneko kontzertu berriarekin.

Emanaldi honetan, Noè Rodrigo Gisbert perkusionistak hartuko du parte, bere birtuosismo eta interpretatzeko sentsibilitateagatik nazioartean ezaguna den musikaria. Alacanteko bakarlariak Frantzia, Holanda, Erresuma Batua, Suitza, Alemania eta Estatu Batuetako entzuleak erakarri ditu, eta Dimitri Shostakovich, Jennifer Higdon eta José Miguel Fayos Jordanen piezak biltzen dituen errepertorioa interpretatuko du Bandarekin batera, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara.

«Musikaren atzean» musika sortzeko bide berriak aztertu dituzten konpositoreei egindako omenaldia da, publikoa hunkitzen eta desafiatzen duten obrak sortuz. José M. Fayos Jordán Neke Kronikoaren Sindromearen konplexutasun emozionalean murgiltzen da Hidden Face-rekin (Aurpegi Ezkutua), desosegua eta gaixotasun honen aurka borrokatzen dutenen omenaldian itxaropena uztartzen dituen lana. Jennifer Higdonek, bere Percussion Concerto sarituarekin, bakarlariaren eta orkestraren arteko elkarrizketa birtuoso batean perkusio garaikidearen aberastasuna erakusten du. Kasu honetan, Noè Rodrigo Gisbert perkusionista ezagunak emango dio bizitza. Haren nazioarteko ibilbideak eta sentsibilitate artistikoak interpretazio ederra bermatzen dute. Bestalde, Dimitri Shostakovitxen ondarea bizirik dago bere Ballet Suitesen, sormenaren eta erresistentziaren adibide, bere garaiko ezbeharren aurrean.

Hitzordua igande honetan izango da, urtarrilaren 26an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Bandaren egutegiak otsailaren 16an jarraituko du, Ivan Meylemans belgikar zuzendari dinamikoak gidatutako «Argia eta sua» saioarekin. Indartsu jo du azkenaldi honetan zuzendari honek, eta Stravinsky, Graham, Janssen eta Maslankaren suari buruzko lanekin ausartuko da,  bizitzaren motorrari argia eta energia ematen dioten partiturekin. Emozioz betetako emanaldia izango da.

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Euskalduna Jauregia eta)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España