Bilboko Udal Musika Eskolak Gabonetako kontzertu tradizionala ospatuko du datorren astelehenean, abenduak 16, Campos Eliseos Antzokian. Publiko guztientzat diseinatutako emanaldia izango da eta 19:00etan hasiko da. Urtero bezala, Bilbao Musikako instrumentu talde handiek hartuko dute parte. Aukera berezia izango da eskolako ikasleek eta irakasleek 2024-2026 ikasturtean zehar egiten ari diren lanaz gozatzeko. Hainbat joera eta estilotako obrak interpretatuko dituzte, publikoa jai giroan murgiltzeko.
Eskolako espezialitateetako ikasleen emanaldiez gain, kolaborazio bereziak ere izango dira, hala nola Leioako Kontserbatorioko hari Orkestra, Big Sax Band, Bilbao Musika Eskolako Orkestra eta APNABI Autismo Bizkaia kideak. Guztien artean, 130 pertsona baino gehiago igaroko dira Campos Elíseos antzokiko agertokitik. Ikuskizunak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.