Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Udal Txistulari Banda: «Inauteri Soinuetan»

febrero 10

Emanaldi honetan inauteriek hartuko dute protagonismoa, eta Beti Jai Alai dantza taldearen lankidetza izango du. Proposamenak garai eta leku desberdinetako jai giroetan barrena ibilbide musikala eskainiko du.

Hainbat Euskal txokotan ospatzen diren inauteriak, kolorez eta soinu bereziz josita leku bakoitzeko bereizgarri dira sarri. Kolore, soinu eta bizipen horiek ekarriko dizkigute oraingoan Bilboko txistulariek Beti Jari Alai taldekoek lagunduta. Euskal dantzek Bilboko hirian izan dute bilakaeraren testigu paregabea da Beti Jai Alai dantza taldea. 1968 urtean sortu zenetik, Basurto auzoan, Euskal dantza, ohitura eta errituak ikertzera, gordetzera eta zabaltzera bideratu du beren egitekoa. Esaterako, Bilboko 4 estanpa irudikatu zituen bere 40.urtemuga ospatzeko: noble eta handikien jaiak XVI. mendean, Corpus Christi jaiak XVII eta XVIII mendeetan, Inauteriak XIX eta XX mendeetan eta Bilboko eta inguruetako erromeria eta aurreskuak. Bilboko txistu bandarekin batera urte guzti horietako ibilbidea ikusgai izango dugu ekitaldi honetan. 

  • BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Udal Txistularien Bandako partaideak: Gorka Zabaleta (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Peio Irigoien, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte. Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; “Gogoeta” Xabier Zabalarekin eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Taldeko kide bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa: https://labur.eus/1BbFw

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España