2025eko Bilboko Zirkuitua jardueraren barne.
Paris, 1951. Montparnasseko Kiki Salpetriereko ospitale psikiatrikoan dago. Paris bohemio hartako musa eta erregina izandakoa, berrogeita hamar urte dituela, bere buruaren geriza baino ez da gaur egun eta ospe bila dabil iraganera etengabe atzera eginda. Vien doktoreak Kikiren maitalerik esanguratsuenaren, Man Rayren, laguntza behar du tratatzen saiatzeko. Bi maitaleen arteko topaldiak poesiaz, histrionismoz, argiz eta itzalez blaituko dira.
Fitxa artistikoa: