Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Zirkuitua 2025: «LOS ÁNGELES DE SABIN»

diciembre 4

2025eko Bilboko Zirkuituaren barruan.

Ez utzi engainatzen: Miren Embido Amarrategi aditua da nazioarteko harremanetan, zortzi hizkuntzatan hitz egiten du eta nahiko ondo moldatzen da bermeotarrez. Bitartekari izan zen gerra epelean, gerra hotza baino lehen. Mamarratxalen Armatiropun aditua da gatazka armatuetan. Ahuntz bati botaka eragingo lioketen gauzak jateko gai da. Estatuko segurtasun-indar guztietan egon da, eta historiako lehen emakume ertzaina da. Bernardina Urrutibizkaia de González y González (tildez, mesedez) politikari perfektua da: hotza, kalkulatzailea, … LHko titulua du mekanografian. Madrilgo Komunitateko buru izatea eskaini zioten, baina berak nahiago izan zuen benetako erronka bat: lehenengo emakume lehendakaria izatea. Bernardina andreak Bizkaiko hauteskunde-gauaren bukaerara gonbidatu nahi/behar zaitu. Hori nahikoa xelebrea iruditzen ez bazaizu, zatoz, hasiera baino ez da-eta.

Zuzendaritza: Kepa Gallego
Antzezleak: Rosa Quintana, Visi Martínez, Marina Merino

Local

Begoñako Udaltegia – (Begoña eta Santutxu)
Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España