Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Zirkuitua 2025 (urtarriletik maiatzera)

enero 9 - mayo 15

Bilboko Udalak urtarrilaren 9an jarriko du abian BILBOKO ZIRKUITUAREN denboraldi berria. Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da, Bilboko publikoari bere proposamenen doako emanaldiak eskainiz. Programa honen helburua sortzaile berriek eta antzerki-taldeek beren lanak jendaurrean taularatu eta antzezteko aukera izatea da, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak aurreikusten duen bezala.

Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak sortzaile berrien eta Hiriko antzerki taldeen lanak hartuko dituzte dohan ostegunero, 19:00etan, urtarrilaren 9tik maiatzaren 15era.

BILBOKO ZIRKUITUAren emanaldi berri honetan honako konpainia hauek hartzen dute parte: Nexo Teatro («El violín desafinado de Ingrés»); Kai Errea («La Odisea»); Companyia del Bac («Lisístrata» eta «Lear: entre la vida y la muerte»); Showciety («El monólogo sin nombre»); Skene («La casa de Bernarda Alba»); Amets bete («No hay ladrón que bien no venga»); Itxartu Antzerki Taldea («La ratonera»); Compañia Teatro Kronos («El arte de la entrevista»); Teatro comunitario aullidos de Otxa («Yo vieja»); Laura Penagos, «Putaren bakarrizketa soroetxean» lanarekin; eta Banarte Antzerki Taldea, «Cuenta atrás» lanarekin.

Proposamenetako bat euskaraz antzeztuko da. Laura Penagosen «Putaren bakarrizketa soroetxean», apirilaren 10ean, osteguna, Zorrotzako Udaltegian.

Gainera, edizio honetako obra batzuk data batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira, hala nola «La Odisea», Kai Erreak antzeztua urtarrilaren 16an San Frantziskoko Udal Zentroan eta apirilaren 3an Basurtuko Udaltegian; Showciety-ren «El monólogo sin nombre» urtarrilaren 30ean Zorrotzako Udaltergian eta martxoaren 6an Errekaldeko Udaltegian; «No hay ladrón que por bien no venga», Amets Betek otsailaren 13an Altamirako Udaltegian eta martxoaren 20an San Frantziskoko Udaltegiaan eskainiko duena; eta «Lear: entre la vida y la muerte», BACeko Companyiak otsailaren 27an Basurtuko Udaltegian eta maiatzaren 15ean Errekaldeko Udaltegian antzeztuko duena.

Local

Kultur Elkartea – J.M. Ostolaza kalea, 12
Deba, Gipuzkoa 029 España