Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Zirkuitua 2026: «¡Furias!»

marzo 5

2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.

Furiak greziar mitologiako pertsonaiak dira, azpimundutik gizakien bekatuak zigortzera zetozenak. Errudunak jazartzen eta zigortzen zituzten. Lan honetan, furiek emakumezko pertsonaia klasikoak berrikusten dituzte: Hekuba, Medusa, Eskiloren erregutzaileak…

Mugimendu eszenikoz, barrez eta tragediaz betetako antzezlana!

  • Zuzendaritza: Esther Lobato
  • Antzezleak: Eva Calvo, Idoia Franco, Marta Sánchez, Magdalena Ruiz, Kati Coutiade, Isabel Benedi, María Félix Berrojalbiz, Marimar Urretxaga eta Sonia Huidobro

Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.

Local

Basurtoko Udaltegia
Zankoeta, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España