
2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.
Gizon zahar eta aberats batek emakume gazte batekin ezkondu nahi du, baina hura asmo oneko eta baliabide urriko mutil batez maiteminduta dago. Neskaren aitak zailtasun ekonomikoak dauzka; horrenbestez, ondo deritzo bere alaba dirudunarekin ezkontzeari. Bestetik, Inkisizio Santuak bere agenteak bidaliko ditu gizon aberatsaren bila: judua da, eta aurrezteagatik espetxeratuko dute. Hanka-sartze batek egoera dibertigarriak sortuko ditu.