Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Bildumaren kudeaketa II: Literaturak bibliotekara begiratzen duenean»

septiembre 27, 2024

Biblioteka bateko bilduma osatzeko orduan funtsezkoa da aukeratzeko irizpideen inguruan gogoeta egitea. Izan ere, liburuak aukeratzerakoan, askotariko eraginak iristen zaizkigu: akademia, sariak, merkatua, eta abar. Zarata horren erdian, liburutegiak irakurketak iradoki eta proposatzeko daude eta ikastaro honek irizpideen inguruan gogoeta egin eta gure irakurketak harilkatzen lagunduko dizugu, liburutegiko apalategiak irakurleentzat erakargarri izan daitezen.

Izen-emateak: 2024ko ekainaren 20tik irailaren 16ra.

Asun Agiriano eta Alex Gurrutxaga izango dira irakasleak.

Asun Agiriano

Arrasaten udal bibliotekako langilea da eta Galtzagorri haur- eta gazte-literatura elkarteko lankidea.

2017an Bartzelonako UAB Haur eta Gazte Liburuak eta Literatura Masterra egin zuen.

Alex Gurrutxaga

Irakaslea da EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

Bertan, batez ere Biblioteka eta Irakurzaletasun espezialitatean dihardu gaur egun.

Local

Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España