Piano bat, abeslari bat eta mikrofono zahar bat. Kea eta kriseiluak, Harlemgo kabaret zaharretan bezala… Kontzertu antzeztua baino gehiago, jazzaren diba handienetako bati egindako omenaldia da Billie: Billie Holiday.
Abesti eta abesti artean, aktoreak Billie Holidayren bizitza mitiko eta katastrofikoaren pasarteak kontatzen dizkigu eta galdera bat egitera gonbidatzen gaitu: Nola biziraun gizarte klasista, matxista, arrazista… Gaur edo duela 100 urte?
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Bea Insa
- Antzezlea eta abeslaria: Bea Insa
- Pianista: Rafa Aceves
- Dramaturgia: Bea Insa eta Ángel Mirou
- Soinu eta Ikus-entzunezko Espazioa: Ángel Mirou
- Argien diseinua: Patxi Pascual eta Bea Insa
- Argazkiak: Gorka Etxeandia eta Jon Larrinaga
- Bideoa: Gorka Etxeandia
- Jantzien diseinua: Isaura Mirou
- Komunikazioa eta prentsa: Hirudika
- Ekoizpena: La Pacheca Collective